jueves, 11 de marzo de 2010

Lurraren erradioaren neurria

Dakizuenez iaz Astronomiako urtea izan zen eta ekintza ugari antolatu ziren toki guztietan. Besteak beste, lurraren erradioaren neurketa egin. Esperientzia oso polita izan zen eta hori dela eta, aurten ere lurraren erradioaren neurketa egin nahi dute, ikastetxeen arteko elkarlanean. Iaz ikastetxe askok parte hartu zuten eta aurtengo ikasleekin errepikatzea nahi dute, urtero egingo den ekintza bihurtu asmoz.
Hemen zehaztasunak:
euskeraz http://blogs.elcorreo.com/nabigatzailea/2010/3/3/lurraren-erradioaren-neurketa-2010
eta erderaz:http://blogs.elcorreo.com/el-navegante/2010/3/1/medicion-radio-la-tierra-2010
Web orri bat ere prestatu dute http://medicionradiotierra.astromatica.es/ eta dagoeneko 58 ikastetxe apuntatuta, hego hemisferioko batzuk barne, Usuahiako bat ere apuntatu zaigu!! baina oso euskaldun gutxi. Bi besterik ez. Ea ikastetxe gehiago animatzen den, adibidez zuek.
Ekintza martxoaren 23an burutuko da eta apuntatzeko epea martxoaren 22an bukatzen da.
Animatu.

No hay comentarios: