miércoles, 19 de enero de 2011

DBHrako proiektu txikiak

Hona hemen web orri berri bat Matematikako proiektu txikiekin: https://sites.google.com/site/dbhrakoproiektuak/
Web orri horretan Eibarko Berritzeguneko Matematika Mintegiaren lana aurkezten da.
Xedea unitate didaktikoen hasiera eta aplikazio faseetarako baliabideak proposatzea da.
Antolaketa sinplea da. Ezkerreko zutabean Matematika programazioaren blokeak ikusten dira eta bakoitzean klik eginez mintegian ekoiztutako materialak eskura daiteke.
Lan honetan ikasleen eta irakasleen baliabideak daude. Ikasleentzat proiektuen proposamenak eta irakasleentzat proiektu horien soluzioak.

Erabili den bibliografia:
- Anayako DBHko testu liburuak eta osagarriak
- Ebaluazio diagnostikoaren item liberatuak. (Euskadi, Asturias...)
- Pisako item liberatuak

No hay comentarios: