sábado, 26 de abril de 2008

Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen proiektuen VII. jardunaldiak



Joan zen astean, Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen proiektuen VII. jardunaldiak egin ziren eta jardunaldietan gaitasunak garatzen gaia landu zen. Interesgarriak izan dira eta bereziki gustatuko litzaidake aipatzea irakasleen ahalegina bere lana gurekin konpartitzeko, txalotzekoa da, mila, mila esker. Jardunaldien blogean ekarpenen informazioa ikus daiteke eta aurkezpenak hemen.
Ikasten ikasteko konpetentziari (gaitasuna?) buruzko Elena Martinek emandako hitzaldia entzun nuen eta Jordi Adellek egindakoa gelako jarduerak IKTko gaitasunen garapenerako. Bietan disfrutatu eta ikasi egin nuen. Jordi eta Elena oso hizlari onak dira eta oso trebeak ere bere diskurtsoa interesgarria, baliagarria eta atsegina egiteko. Momentuz, bere diapositiba aurkezpenak bakarrik daude, eta denboraren poderioz, aukera izango dugu grabatutako bideoak ikusteko.
Jardunaldi hauetan nik ekarpen txiki bat egin nuen, esperientzia eta materialen erakusketa atalean. Hain zuzen BHko problemen ebazpena weba aurkeztu eta Eibarko Webquest mintegietan ekoiztutako webquestak. Bi lan horietan gure eskualdeko irakasleen filosofia isladatzen da: Lana konpartituta askoz aberatsagoa da. Lerro hauekin eskerrak eman nahi nizkien.

No hay comentarios: